EHU

2.000 euro urtero unibertsitatera autobusez joan ahal izateko

  • Astebete falta da kurtso berriari hasiera emateko, eta garraioa da gastu garrantzitsuenetarikoa EAEko ikasleentzat, batez ere unibertsitatera egunero beste hirietatik autobusez joaten direnentzat.


2014ko irailaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ikasleak 'Bizkaibus' autobus batera igotzen Leioako campusean (argazkia: P. Urresti)

Donostiatik Leioako campusera joateko egunero autobusa erabiltzen dutenek 1.700 euro ordaintzen dituzte urtero, Gasteiztik joaten direnek 750, eta Bizkaiko beste herrietakoei 50 euro inguru kostatzen zaie hilabetero unibertsitatera igotzea. Kopurua 2.000 euroraino iristen da Bilbotik Donostiara eta Gasteizera joaten direnentzat.

Arabarrek ‘Altube’ enpresaren autobusa dute Bilbora edo Leioako campusera joateko. 1.000 pertsonak erabiltzen dute zerbitzua eta 750 euro ordaintzen dute kurtso osoarengatik. Julia Lopez Arte Ederretako ikasleak eldiario.es-i adierazi dioenez “itzultzeko ordutegiak onak dira, baina joatekoak nahiko murriztuak dira”.

‘Bidai Txungo’k eramaten ditu gipuzkoarrak urtero 1.710 euroen truke. Prezioa “altuegia” eta ordutegiak “jasanezinak” direla kritikatu du Agustin Jara Kazetaritzako ikasleak. Pesa konpainia erabiltzen du berak unibertsitatera joateko, autobusak ordu erdiro dituelako eta, gainera, deskontua duelako txartelaren prezioan. Beste batzuk, aldiz, Bilbon pisua alokatzea nahiago dute.

‘Gaztetrans’, Bizkaian erroldatuentzat bakarrik

Bizkaitarrek Bizkaibus enpresaren autobusak dituzte Leioako campusera igotzeko. Konpainiaren datuen arabera egunero 15.000 pertsonak erabiltzen Bizkaibus unibertsitatera joateko.

Autobus horien erabiltzaileek protestak eta mobilizazioak egiten dituzte urtero prezioengatik eta “eskaintzen duen zerbitzu kaskarrarengatik” protestatzeko. Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ikasleek sinadurak bildu dituzte eta hamar egunetan 9.494 lortu dituzte.

Azken protesten ondorioz, ‘Gaztetrans’ txartela jarriko du martxan aurten Bizkaibusek. 26 urtetik beherakoek erabili ahal izango dute eta autobusa %30 eta %50 merkeago ordainduko dute. Hori bai, txartela Bizkaian erroldatuek bakarrik eskuratu ahal izango dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


Kazetaritza Matxistaren Behatokia sortu dute, hedabideen eduki matxistak aztertzeko

Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez ikerketa taldeak eta Pikara Magazine agerkariko kideek sortu dute.


EHUko irakasle eta ikertzaileek grebarako deia egin dute

Asteazkena da lehen greba eguna: irakasle eta ikertzaileak daude deituta. Martxoaren 12rako ere berriz egin dute deia: EHUko langile guztientzat da hura. Irakasle eta ikertzaileen “prekarizazioaren” kontra egin nahi dute protesta. 


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-02-29 | Axier Lopez
EHUko Klaustroaren gehiengoak eskatu du unibertsitateak Israelekin duen harreman oro eteteko

EHUko hainbat klaustrokide, irakasle-ikertzaile, ikasle zein TEKAZEL kolektiboaren langileek sustatu dute ekimena. EHUko kideen ordezkaritza organo gorenean parte hartzen duten 240 kideen artean, gehiengoaren babesa lortu dute.


Eguneraketa berriak daude