197/2006 doktrinaren aurkako 200 sinadura baino gehiago jaso dituzte Hego Euskal Herriko zuzenbide alorretik. 'Parot doktrina' delakoa guztiz ezabatu bitartean sinadurak biltzen jarraituko dutela adierazi dute.
Astelehen honetan, Europako Giza Eskubideen Auzitegian, jarritako ´Parot doktrinaren´ aurkako helegiteen berri emateko prentsaurrekoa egin zuten atzo Iruñean Ainhoa Baglieto eta Amaia Izko abokatuek.
“Zuzenbideko estatu batean giza eskubideak oinarrizko printzipioak dira”, adierazi zuten. “2006a baino lehenago kondenatua izan den inori ezin zaio doktrina hori aplikatu”.
Ines Del Rioren kasua ekarri dute gogora. 'Parot doktrina' aplikatzeak ekarri zizkion kalteak gogorarazi eta haren “berehalako askatasuna” eskatu zuten. Egoera berean beste 60 preso politiko ere bai daudela gogorarazi zuten. Hartara jarri zituzten Europan 20 preso politikoren errekurtsoak, “euren eskubide bortxarekin bukatzeko”.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.