Gazteen %70ek ongi dakite euskaraz EAEn; oro har etxeko erabilera jaitsi egin da

  • EAEko biztanleen %36,4k ongi daki euskaraz, duela 30 urte %22 zirenean. 20 urtetik beherakoen artean hazkundea nabarmen handiagoa da: %70ek daki gaur egun, eta %20ek duela 30 urte. Eusko Jaurlaritzak eman ditu datuen arabera, etxeko erabilerak –euskara gaztelania beste edo gehiago erabiltzen dutenen kopuruak– puntu bat behera egin du azken 20 urteotan: %21,8tik %20,8ra.


2014ko apirilaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 17:00
Euskaldun berrien erdia (%49,3) EAEko sei udalerri handienetan bizi da, hots, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Getxo, Irun eta Barakaldon. (Argazkia: Gasteizko Udala)

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak gaur aurkeztu dute euskararen V. Mapa Soziolinguistikoa. 2011koak izan dira kontuan hartutako datuak. Bost urtean behin egiten dute azterketa.

Ezagutza datu batzuk:

- Gaur egun herritarren %36,4k badaki ongi euskaraz, eta duela 30 urte %22k bakarrik.

- Duela 30 urte herritarren bi heren ziren euskaraz tutik ere ez zekitenak, eta gaur egun %44 dira erdaldun hutsak. Euskaldunen ehunekoak 14,5 puntuko hazkundea izan du azken 30 urteetan.

- 20 urtetik beherakoen artean, %70 baino gehiago dira euskaldunak, eta duela 30 urte ez ziren %20ra iristen. "Zalantzarik gabe, euskararen ezagutzaren hazkundea, belaunaldi gazteenen artean gertatu da, eta honek esan nahi du, hemendik 20 urtera, euskal gizartearen 55 urtez azpiko biztanleriaren %70 euskalduna izango dela", adierazi du Patxi Baztarrikak.

- Euskaldunen %57,8 euskaldun zaharrak dira, eta %42,2 euskaldun berriak dira. 30 urtetik beherako gazte euskaldunei dagokienez, hamarretik ia sei (%58) euskaldun berriak dira, eta euskaldun berrien erdia (%49,3) EAEko sei udalerri handienetan bizi da, hots, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Getxo, Irun eta Barakaldon.

Erabilera datu batzuk:

- 15 urtetik gorako herritarrek 1991n baino gehiago erabiltzen dute euskara, eta horrela, oro har, 7 puntu igo da erabilera. Hazkunde hori eremu formalean (udaletxeetan, osasun zerbitzuetan, lan munduan) eman da batez ere, eta ez horrenbeste eremu ez formaletan (etxean, bikotekideen artean).

Baztarrikaren iritziz, V. Mapa Soziolinguistikoaren "paradoxarik esanguratsuenetakoa" izan daiteke duela 20 urte gaur baino "askoz etxe gehiago" zirela kide euskaldun bakar bat ere ez zuten familiak, baina etxeko erabilerak puntu bat behera egin duela 20 urteotan; alegia, %20,8 dira etxean euskara gaztelania beste edo gehiago erabiltzen dutenak (erabilera orokorrean %20 dira), eta %21,8 ziren 1991n.

Bere hitzetan, bi gauza adierazten ditu horrek: "Alde batetik, euskara gaitasunean hiru hamarkadotan gertatu den hazkunde jarraituak ez du etxeko erabileran hazkunderik ekarri (nahiz eta euskaraz jarduteko gai diren herritarrak askozaz gehiago izan) eta, bestetik, gaurko euskaldunek ez dutela atzokoek adina erabiltzen euskara etxean".

Hala ere, gertatzen dena "konplexuagoa" dela azpimarratu du, alegia, jatorrizko elebidunen eta euskaldun berrien artean gero eta gehiago direla etxean batez ere euskara erabiltzen dutenak, baina euskaldun zaharren artean jaitsi egin dela etxeko erabilera.

Interbentzio beharra

Datu hauek kontuan hartuta, Baztarrikaren arabera "garrantzitsua da" herritarren eta gizartearen arlo batean edo bestean "eredugarri direnen atxikimendua, gogoa eta hizkuntza kontzientzia lortzea, hain zuzen ere, euskaraz dakitenak euskara erabiltzera bultzatzeko, helburua baita euskaldunek euskara erabiltzea".

Interbentzio bat egon behar duela aipatu du, "gaur egun oraingoz bizi dugun hizkuntza elebitasun desoreka ez baita bakarrik gaindituko". "Beraz, egin egin behar da, desoreka ez baita bere kabuz desagertuko. Honegatik, gazteengan jarri behar da fokua. Ez bakarrik gazteak 'gure etorkizuna' direlako, baizik eta hor dagoelako euskaldun kopuru handiena".

Ondorio bat nabarmendu du Baztarrikak: Euskararen etorkizuna "inoiz baino gehiago" dagoela euskaldunengan. "Euskaldunak dira euskararen etorkizuna bere esku dutenak".

IV. Mapa Soziolingustikoa

2009an plazaratutako mapa soziolingustikoa osorik (pdf), Euskaraz.net webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


Eguneraketa berriak daude