Piztu Ezazu Argia gunera joan.

180 atxilotu baino gehiago Occupy mugimenduaren urteurrenean

2012-09-18
alde 0    kontra 0
Manifestazioa atzo, New Yorkeko kaleetatik.

Iaz New Yorken jaio zen Occupy Wall Street mugimenduak urteurrena betetzen zuela-eta, manifestazio eta protesta baketsuak antolatu zituzten atzo hirian. 1.000 manifestari baino gehiago bildu ziren, baina poliziak gogor erantzun zuen eta 180 lagun baino gehiago atxilotu zituzten.

Molly Crapabble New Yorkeko artistaren hitzetan, lasai eserita zegoen jendea "espaloietatik indarrez hartu" zuen poliziak. Atxilotu gehienei "jokabide desordenatua" eta "auto eta pertsonen trafikoa galeraztea" leporatu diete.

Joan den urteko irailean, New Yorkeko Zucotti Park gunean kanpin-dendak jarri eta protestak hasi zituzten aktibistek. Batez ere, AEBetan aberatsen eta txiroen artean dagoen amildegia salatzen du New Yorketik AEBetako beste hainbat hiri handitara zabaldu den mugimenduak. Hilabete batzuetan geldirik egon ostean, mugimendua berpiztu nahi dute lehenengo urteurrenean.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Rt.com
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys