1,8 tona ikatz opari, Bizi!-k Société Générale bankuari

  • 1,8 tona ikatz bota ditu Bizi! mugimenduak Société Générale bankuaren Baionako egoitzaren aurrean, 06:30ak aldera. Australian egiten ari diren Alpha Coal meategi proiektuaren kontrako protestan.


2014ko ekainaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bizi! mugimendu ekologista eta altermundialista hainbat ekintza egiten ari da Société Générale bankuaren kontra, Australian egiten ari diren meategi proiektu bat finantzatzeagatik (Argazkia: Bizi!).

 

Ikatza ateratzea helburu duen Australiako Alpha Coal proiektua finantzatzea egozten dio mugimenduak banketxeari. Horrexegatik aurkitu dute finantza erakunde horretako langileek astelehen goizean bi kamioietan eramandako ikatz pila etxe atarian.

Ez da, ordea, proiektu horren harira egiten duten lehen ekintza: maiatzaren 16an Société Générale bankuko egoitzan sartu ziren kanguroz jantzita, eta ordu batzuz okupatu zuten bulegoa. Orduan adierazi zuten, Australiako proiektua gelditu ezean protestekin segitzeko asmoa zutela.

Honela adierazi du Bizi!-ren izenean Jon Palais-ek, Bizi!-ren webgunean irakur daitekeen bezala: "Gaurko ekintza hastapena baizik ez da. ATTAC-Frantzia eta Les Amis de la Terre-ekin eremaiten dugun kanpaina hau indartuko da eta geldituko da bakarrik Société Générale-ak bere sustengua kentzen baldin badio proiektu klima-erahiltzaile honi. Société Générale-ak asko du galtzeko irudiaren aldetik kasko gogorra egiten segitzen badu, COP21 gailurra kari antolatzen ari den nazioarteko mobilizazioaren helburuetarik bat bilaka daiteke. Aldaketa klimatikoa aipatzeko izanen den munduko gailur garrantzitsua Parisen iraganen da 2015ko urte bukaeran”.

Talde ekologistak salatzen duenez, Alpha Coal ikatz ustiapen eta esportatze proiektuak aurrera egiten badu, urtean 18.000 milioi tona CO2 isuriko ditu atmosferara, aldaketa klimatikoan zuzenean eraginez, eta ahalbidetuko luke beste 8 ikatz hobiren ustiapena; beraz, urtean Alemania osoa bezain bat gas isuriko lukete.

Crowdfunding operazioa

Azken ekintza hau prestatu ahal izateko Crowdfunding operazioa egin dute aurreko asteetan, 3800 euro behar baitzituzten protesta ekimenerako (kamioiak alokatu, ikatza erosi, afitxak inprimatu, eskuorriak...). Arrakasta handia izan du operazioak, bi astetan 4500 euro bildu baitituzte.

Ikusi Bizi!-k zabaldutako bideoa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi!
Hirigintza-antolaketan bizikleta bideak sartzeko kanpaina abiatu du Bizi-k

Frantziako Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluak dio hiribideen berritze orok bizikletaz ibiltzeko antolaketak barnebildu behar dituela. Betebehar hori betetzen ez duten Herriko Etxeak identifikatzeko deia luzatu die Bizi talde ekologistak herritarrei.


2023-10-10 | Euskal Irratiak
Euskal Herria Burujabe ekitaldian maila lokalean eragiteko deia luzatu du Bizik

Metamorfosia ekologiko eta soziala bultzatzen duten alternatiben erakusleiho bat Baionan. Euskal Herria "burujabe, solidario eta iraunkorraren" aldeko ekimena ospatu du Bizi mugimendu ekologistak asteburuan, Lapurdiko hiriburuan. Parte hartze kopuruak antolatzaileek... [+]


Klima larrialdiari aurre egiteko alternatiben eta gogoeten topaleku izanen da Baiona asteburuan

Euskal Herria Burujabe "festa herrikoi eta ekintzailea" antolatzen ibili da Bizi! mugimendu ekologista, lurralde "jasangarri, solidario eta burujabea" osatzen duten alternatiben ezagutzeko asmoz.


2023-09-21 | Euskal Irratiak
Milaka pertsona bildu nahi lituzke Bizik, 'Euskal Herria Burujabe' topaketetan

2013ko Alternatiba Egunetik hamar urtera, 10.000 pertsona bildu nahi ditu Bizi mugimendu ekologistak bi egunez Baionan. ‘Euskal Herria Burujabe’ topaketak antolatu ditu urriaren 7tik 8ra, lurralde iraunkor, solidario eta burujabe baten aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude