Uztailaren 16an 170.000 pertsona (75.000 poliziaren esanetan) bildu dira Tokyoko erdigunean Ohiko zentran nuklearra berriz abiarazteko erabakiaren kontrako manifestazioan. Yoyogi parkean abiatu ondoren Tokyon barrena hiru taldetan banaturik ibili ziren.
Mintzalarien artean ziren Setouchi Jakucho 90 urterekin nuklearren kontrako gose greba egin duen monjea, Sakamoto Ryuichi musikaria eta 1994ean Nobel saria irabazi zuen Oe Kenzaburo idazlea. Oek esan zuen: "Burla egiten ari zaizkigu. Eragotzi egin behar dugu gobernuaren erabaki gaizto hori eta eragotzi dezakegu. Sinesten dut nuklearren politika den mehatxu eta ixekarik gabe bizi gaitezkeela. Jarrai dezagun borrokan".
Informazio gehiago:
Fukushima Diary: 170,000 people joined protest in Tokyo “We won’t die in insult"
Euronews: Une marée humaine opposée à l'énergie nucléaire à Tokyo
Disensus Japan: The Protest on every friday and "SAYONARA GENPATSU (Good-bye Nukes)"

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.