Madrilgo Sol plaza hustu du poliziak goizaldeko 5:00etan. Atzo arratsaldeko mobilizazioetan parte hartu ondoren, milaka lagunek hartua zuten plaza gauean, Madrilgo gobernuaren ordezkaritzak 22:00etatik aurrera Sol-en geratzeko jarritako debekuari aurre eginez. Kanpaldirik antolatzen ez bazuten bertan egoteko baimena eman zuten arren, azkenean plaza hustu du poliziak. 200 lagun inguru geratzen ziren eta horietako 18 atxilotu dituzte. 17:00etan plazara itzultzeko deialdia zabaltzen ari da sare-sozialetan.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.