10 pertsona hil dira jada aurten amiantoaren eraginez EAEn

  • Azken biktima 61 urteko langile irundarra izan da eta joan den ostiralean hil zen pleurako minbiziaren eraginez. CCOO sindikatuaren datuen arabera, 10 dira jada 2014an amiantoaren eraginez hil diren pertsonak EAEn.


2014ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Amiantoak zuntz kantzerigenoak ditu, eta arnastean gorputzean sartu daitezke. 70eko hamarkada arte oso erabilia izan zen etxebizitzak eraikitzeko. Espainiako Estatuan debekatuta dago 2002. urtetik (argazkia: construccionesacedocalderon.com).

Hildakoak 1969 eta 1977 urteen artean lan egin zuen amiantoarekin kontaktuan eta inolako babesik gabe. Apirilean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako CCOOren Osasun Kabineteak txosten bat hasi zuen, Osalanek iker zezan langileak amiantoarekin izandako erlazioa, baita bere gaixotasunaren kausa hori izan zela aitor zezan ere.

CCOOk adierazi duenez, amiantoa EAEko minbizia kasu askoren eragilea da. Are gehiago, ikerketa zientifikoek erakutsi dute hurrengo hamarkadetan amiantoak heriotza gehiago eragingo dituela, baina Osakidetzak horren aurrean "begiak ixten" dituela salatu dute.

CCOOren ustez, lanean amiantoarekin kontaktuan egon diren langile guztiak erregistratuko balira, eta Osakidetzak gaixotasunen jatorria lanean dagoela aitortuko balu, amiantoak eragindako heriotzen kopurua gaur egun aitortzen dena baino 10 aldiz handiagoa izango litzateke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude