(Javier Yaben/Zeruko Argia)
1976an Anparo Arangoaren gorputz ubeldua munduko bazter guztietan ikusi ahal izan zen. Euskal Herrian berehala zabaldu ziren Zeruko Argian argitaraturiko irudiak, tortura bazela erakusten baitzuten. Senideek eta argazkiaren egileek lehen aldiz xehetasun osoz kontatu dute bizitakoa. Arangoaren kasuak, gainerakoak bezala, sufrimendua areagotzen duten bi ezaugarri ditu: zigorgabetasuna eta ordainik eza.
Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak gaur aurkeztu du hezkuntza erreforma (LOMCE legea). Hezkuntza arloko eragile ugarik kritikatu du lege polemikoa.
Eusko Legebiltzarrak onartu egin du Espainiako Estatuan "preso politikorik ez dagoela" dioen testua. PPk eta PSEk adostu zuten eta UPyDk ere babestu du. EAJren abstentzioari esker onartu da.
Otsailean hasi zuten Guantanamoko presoek gose greba, eta dagoeneko 100 egun daramatzate. Abokatuek diotenez, bertan dauden 166 presoetatik 102 gutxienez daude baraualdian.
Michael Sheehan-ek, AEBetako Operazio Berezietarako Defentsaren alboko idazkariak, Zerbitzu Armatuen Batzordeari adierazi dionez, Pentagonoak ez dauka duela 12 urte hasitako atzerriko borroka bertan behera uzteko asmorik.
Maiatzaren 16tik 19ra bitartean, diziplina eszeniko ugaritako artistez beteko dira Leioako kaleak. Umore Azokak eramango ditu, Euskal Herrian egiten den handienetakoa da, eta 14. edizioa du aurtengoa.
Ekonomia bultzatzeaz eta euskararen erabilpena sustatzeaz gain, herri osora irekitzea ere badu helburu Tolosako Laskorain Ikastolak antolatu duen Kilometroak 13k.
Euskal Moneta eta Herrikoa elkarteek 100.000 euroko inbertsio funtsa sortu dute Ipar Euskal Herriko proiektuak laguntzeko. Dagoeneko zirkulazioan dagoen eusko kopuruaren berdina da.
Confédération Paysannek kongresua egin zuen apirilaren 23an eta 24an Nevers hirian. Han hartutako erabakiez mintzo da Mikel Hiribarren Confédération-eko kidea, Laborari aldizkariak plazaratu eta ARGIAk osorik jaso duen artikulu honetan.
CETAren kontrako protesta baten irudia.
Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada. Akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan.
Patxi Vila 1975eko urriaren 11n sortu zen Beran. Kirol Magisteritzan diplomatua, gaztetan eskia, eskubaloia eta neguko triatloia probatu bazituen ere, 2001ean Banestoren eskutik sartu zen txirrindularitza profesionalean. Iaz erretiratu zen, baina erretiroak ez du tropeletik askorik aldendu.
Ikasi ofizioa. Ikasi lantaldean aritzen. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, azterketara aurkeztea besterik ez duzu.
Jesús Egigurenek argi iradoki zuen duela gutxi Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean ETAk nahi duela bere bukaeraz berba egin, baina PPren Gobernuak ez duela halakorik gura.
2005ean argitaratutako Donostin 28 urte Okupatuz izeneko DVD-liburuaren baitan egindako dokumentala. Liburuak 1977 eta 2005 arteko historia azaltzen du eta bideo honek 2004 eta 2005 urteen arteko hainbat kasuren kontakizuna dakar.
Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek, maiatzaren 15eko goizaldean, Ondarroan 5 egunez iraun duen AskeGunearen hustean grabatu dituzten bideo esanguratsuenak ikusgai daude Begizta.net blogean.
2014an jadanik ez gara mintzatuko hainbeste herri bakoitzak birziklatzen duenaz, nahastuta biltzeagatik sortzen duen zabor birziklagaitzaz baizik.
Aspaldiko albistegirik luze eta maitsuena dakar aste honetako Beranduegi saioak. Tartean, Antonio Basagoitirentzat prestatutako agurra eta Ondarroako Askeguneari buruzko zenbait berri.