Piztu Ezazu Argia gunera joan.

John Travolta, Fenix hegaztia

2012-09-04
alde 0    kontra 0
Grease filmean ere, dantzarako duen trebezia erakutsi zuen Travoltak.

Aurtengo edizioan, Donostia Sarien superabita egongo dela dirudi Zinemaldian: lehenengo Oliver Stone zuzendariari emango ziotela jakinarazi zuten, ondoren Ewan McGregor eta Tommy Lee Jones aktoreak gehitu zituzten, eta John Travolta izan da laugarren aukeratua. Lau Donostia Sari beraz, eta lauak gizonezkoentzat. Brian de Palmaren Carrie (1976) beldurrezko filmean debutatu zuenetik, ibilbide gorabeheratsua izan du Travoltak.

New Jerseyn (AEB) jaio zen duela 58 urte, eta Tony Maneroren rolean egin zen ezagun, doinu diskotekeroen erritmora eta distiratsu jantzita aldakak mugitzen. Saturday Night Fever (1977) lanarekin jaso zuen Oscarretarako lehen izendapena. Urtebetera, dantzarako zuen abilezia erakutsi zuen beste behin, Grease (1978) musikal arrakastatsuan. Profesionalki aukeraz betetako bidea aurrean zuela, ordea, oihartzun handirik gabeko lanak kateatu zituen eta gainbehera egin zuen bere karrerak.

1990eko hamarkadan, Look Who's Talking pelikulak hasitako trilogiak berreskuratu zuen, baina dudarik gabe, Quentin Tarantinok eman zion lehen mailara bueltatzeko aukera. Pulp Fiction (1994) gogoangarrian antzeztutako Vincent Vega mafioso paperagatik lortu zuen Oscarretarako bigarren izendapena. Haatik, egun ez dauka Oscarrik Travoltak. Ordutik, lan ugari egin ditu aktore estatubatuarrak, baina ez du errepikatu karrera hasierako lanekin eta Pulp Fiction filmarekin lortutako oihartzuna. Lan horien artean daude, besteak beste, Phenomenon (1996), Michael (1996), Mad City (1997), Primary Colors (1998), Wild Hogs (2007) eta Hairspray (2007). Irailean, Savages (2012) aurkeztera etorriko da Donostiara, Oliver Stonen azken lana.

Etorkizunerako proiektu gehiago ditu lotuta dagoeneko eta ikusteke dago berriz ere errautsetatik birsortzeko gai izango ote den, Tony Manero edota Vincent Vegaren pareko rolik lortuz gero.

 

 

 

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys