Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Gose greban zegoen preso saharar bat hil egin da

2013-05-09

Lander Arbelaitz

Mohamed El Burhimi Marokoko Ait Melloul katzelan hil zen atzo astebetez elikagairik hartu gabe pasa ostean.

Frantziako armada Malitik ateratzen hasi da

2013-04-10

Martin Vicioso

Frantziako Gobernua Malin destinatutako soldaduak etxeratzen hasi da. François Hollande presidenteak esandakoa bete du, tropak apirilean herrialdea uzten hasiko zirela adierazi baitzuen. Ehun batek jada utzi du Mali, eta uztaila bitartean besteak etxeratuko dira. Hala ere, Frantziak mila soldadu inguru utziko ditu bertan, NBEko 11.200 kasko urdinekin eta 1.400 poliziarekin batera.

Ekintzaile sahararrak inpunitatez jipoituak

2013-04-03

Martin Vicioso

Uniformatu gabeko pertsona batzuek manifestari sahararrrak nola jipoitzen dituzten erakusten du Periodismo Humanok zabaldutako bideoak. Inguruan dabilen poliziak ez du ezer egiten. Martxoaren 22an grabatutakoa da, NBEren ordezkari berezi Chrisopher Ross Mendebaldeko Saharan zen bitartean.

Afrika Erdiko Errepublikako presidente izendatu du bere burua Djotodia buruzagi matxinoak

2013-03-26

Martin Vicioso

Pasa den igandean presidentearen jauregia hartu eta gero, Afrika Erdiko Errepublikako (AEE) matxinoen buruzagi Michel Djotodiak bere burua presidente izendatu eta konstituzioa indarrik gabe utzi du. Adierazi duenez, hauteskunde demokratikoak deituko ditu hiru urteko epean. Orain arte estatu buru zen François Bozizek Kamerunera alde egin du, bertako Defentsa Ministeritzak jakinarazi duenez.

Ikatz koloreko etorkizuna

2013-03-17

Andoni Lubaki

1990eko hamarkadan, gerra zibila amaituta, Portugalen kolonia ohiak kanpo merkatuetara ireki zituen ateak eta multinazionalak bertaratu ziren. Orduko aberastasun promesak, baina, ezerezean geratu dira: gutxi batzuentzat diru-iturri dena, pobrezia kondena da gehienentzat.

"Ez gaituzte isilduko" dio bizi osoko kartzelara kondenatutako ekintzaile sahararrak Euskal Herritik

Bizi osoko kartzela zigorrak ezarri dizkie Marokok zortzi ekintzaile sahararri, 2010ean Gdeim Izikeko kanpamentuko protesta baketsuan parte hartzeagatik. Horietako bat da Hassana Aalia, Euskal Herrian bizi den sahararra. Marokok estradizioa eskatuko ote duen zain dago, Diagonal egunkariari adierazi dionez.

MNLA tuaregak ez du desarmatzeko asmorik, Afrika Mendebaldeko estatuek eskatutakoaren aurka

2013-03-11

Lander Arbelaitz

Armak entregatzeari uko egin dio Azawaden Askatasunaren aldeko Mugimendu Nazionalak (MNLA sigla frantsesetan) joan den asteazkeneanargitaratutako oharrean. Afrika Mendebaldeko estatuek (CEDEAO siglapean hauek) eskaera hori egin zioten Malin elkarrizketa politikoak abiatzeko baldintza gisa. Tuaregek uste dute armak entregatzen badituzte, Maliko armadak herritarren aurkako erasoaldiak abiatuko dituela errebantxa gisa.

Malin eta Azawaden okerrena etortzeko dago

2013-02-21

Jon Torner Zabala

Azawad hartzea parterik errazena zen. Orain, Maliko estatuak, gerrillarien erasoei, ‘Tuaregen arazoari’ eta zatitutako gobernua izateak sortzen dituen eragozpenei egin beharko die aurre, Imad Mesdoua analista politikoak The Guardian-en idatzi duen moduan.

Bizi osoko zortzi kartzela zigor eta kondena gogorrak ekintzaile sahararrentzat

2013-02-18

Lander Arbelaitz

Marokoko epaitegi militar batek 24 saharar epaitu ditu. Orain bi urtetik badaezpadako espetxealdian zeuden, Gdim Izik kanpamenduko enfrentamenduengatik. Etenaldirik gabe, bederatzi egun iraun ditu Rabaten epaiketak, eta igande goizean amaitutzat eman dute. Ondorengoa ebatzi dute.

'Bloke Beltzak' borrokarako deia egin du Egipton

2013-02-13

Urko Apaolaza

Hosni Mubarak boteretik bota zuen iraultzaren bigarren urteurrena iskanbilatsua izaten ari da Egipton. Egoera politikoa ez da batere lasaitu, Anaia Musulmanen aldekoen eta kontrakoen artean liskarrak ugari dira. Egunotan oposizioko talde berri bat sortu da: Black Block (Bloke Beltza). Mursi presidentearen kontra kale borrokaren bidez egin nahi dute.

Gerrak ondare tragikoa utziko du Azawaden

2013-02-06

Martin Vicioso

Azawadeko aire-erasoetan, gehienetan, zibilak hiltzen dira, nahiz eta jomuga matxinoak izan. Hori adierazi du Gonzalo Wancha RT komunikabideko berriemaileak. Gerraren beste ikuspuntu bat erakusten duten artikuluak gero eta gehiago topa daitezke sarean.

Nondik lehertuko da gure egundoko desordena?

2013-02-04

Jon Torner Zabala

Jarrera bakezale eta antimilitarista erakusten ez duen krisiaren aurkako politika oro, herren ibiliko da hasieratik, Rafel Poch La Vanguardiako kazetariak Diario de Berlin blogean idatzi duenez.

Zergatik ez dakar?

2013ko urtarrilean Frantziak Malin eskua (gehiago) sartzea erabaki zuen egun beretan Dakar izeneko auto eta moto lasterketa burugabea ari ziren ospatzen… Argentinan. Batak eta besteak zerikusirik ez balute bezala, munduko bi muturretatik iritsitako albisteak kazetariok sailkatu genituen elkarrengandik urrun, nazioartekoetan batzuk, kirol balentrien artean besteak.

Espainiak tropa militarrak bidaliko ditu Malira

Espainiako Kongresuak Malira tropak bidaltzea erabaki zuen atzo egindako batzarrean, aldeko 302 boz, kontrako 18 eta bi abstentziorekin.

Azawad inbaditzera, Baionatik abiatuta

2013-01-28

Josu Urtubia

Frantziako armadako buruzagiek larunbatean iragarri zuten Azawadeko hiruburua, Gao, kontrolpean hartu dutela. Bamakoren ipar-ekialdera dago, 1.200 kilometrora. Igandean Sud Ouest egunkariak informatu zuenez, Baionako paratxutisten errejimentuak parte hartu du operazioan.
Egipto  |  Egipto

Tahrir plaza zauri batek banandu du

2013-01-27

Marc Almodovar

Egiptoarrek euren Konstituzioa onartu zuten 2012ko abenduaren 25ean. Baina erreferendumeko parte-hartze eskasak, eta aurreko asteetan oposizioaren eta Mursi presidentearen aldekoen artean izandako liskarrek, agerian utzi dute iraultza gertatu eta bi urte geroago herrialdeak oraindik bide luzea duela egiteko.

Gerretako interes ekonomikoak

2013-01-27

Juan Mari Arregi

Frantziako kolonia izandako Mali iparraldean eraso militarra jo du Frantziako Gobernuak, eta Aljerian eragiten ari da jadanik. Frantziako presidente François Hollandek dio erasoa “antiterrorista eta behin behinekoa” dela, Bamako hiriburuan bizi diren frantziar biztanleak...

Frantziako armada bereziak Nigerreko uranio hobiak babesten ari dira

2013-01-25

Josu Urtubia

Frantziak Malin egin duen interbentzio militarrak eskualde horretako uranio erreserbekin zerikusia duela dioen hipotesia indartzen ari da.

Frantziako eta Maliko tropek Diabaly eta Doutenza herriak hartu dituzte

2013-01-22

Josu Urtubia

200 soldadurekin joan dira eta ez dute erresistentziarik topatu, erreboltariek ihes egin dute Al Jazeerak zabaldu duenez.

Umore beltz… beltza!

2013-01-07

Kike Amonarriz

Duela hilabete batzuk, familiarekin Bordelera joan nintzen egun pasa eta Akitaniako Museoaren parean dagoen liburudendara sartu nintzen (nik ere baditut nire perbertsioak!). Liburuen artean, batek eman zidan atentzioa: “Humour noir” (Umore beltza) zuen izenburua. Eta ez gaia umore beltza zelako, egilea beltza zelako baizik! Iaz zendu zen Mouss Diouf komiko senegaldarra. Ez da hasiera txarra pentsatu nuen nire artean. Erosi, irakurtzen hasi eta hona, 55. orrian aurkitu nuen pasadizoa: Boli-Kostako jendarme batek auto gidari bat gerarazi du: — Aizu! Ez al duzu semaforoa gorrian ikusi edo? — Bai, noski! Semaforoa bai, baina zu ez!

Desmond tutu

2012-12-30

Iñaki Mendiguren

Berriz haur izaterik banu eta galdetuko bazenit “Nor izan nahiko zenuke nagusitzean?”, zalantzarik gabe erantzungo nizuke: Desmond Tutu! Oso erakargarria eta eredugarria gertatzen zait: ausarta, zuzentasunaren sen zorrotzekoa, erradikala (arazoen sustraietara joaten dena),...

Egiptoarrek baietz esan diote Konstituzio berriari

2012-12-26

Josu Urtubia

Egiptoko hauteskunde batzordeak Konstituzioak %63,8ko babesa jaso duela jakinarazi du.Bigarren kontsulta egunaren ondoren eman dute datua.

Israeli boikot egingo diola adierazi du ANC Hegoafrikako alderdi bozkatuenak

2012-12-21

Josu Urtubia

Israelek palestinar herria zapaltzen duela adierazi du ANCk eta bat egin du Boycot, Divestment and Sanctions (BDS) plataformarekin.

Sahel haretsua hesi berdez hezetu nahian

Klimaren aldaketari Afrikan eman nahi zaizkion erantzunetako bat Hesi Berdea da: 6.900 kilometro luze eta 15 kilometro zabal edukiko duen gerriko oihanezkoa ozeano batetik bestera, Senegaletik Djibutiraino. Tartean badira eredu ezberdinak eta polemikak. Baina Nigerrek urteotan basoz hornitu omen du bi Euskal Herri adinako eremua.

Azawad

2012-12-16

Amaia Lasa Alegria

Nikaraguan igarotako egunetan ahaztu ezin ditudan ikasgai ugari barneratu nituen betiko. Horietako bat nire lagun estatubatuar batek esaten zidana: guztiz arriskutsua zela herri horrentzat mundu mailako albistegietan izan ondoren, bat-batean isiltasuna ezartzea lurralde horren inguruan....

Nelson Mandelak bigarren gaua egin du ospitalean

2012-12-10

Lander Arbelaitz

Hegoafrikako presidente ohi Nelson Mandela "ongi dago" medikuek hedabideei adierazi dietenez. Larunbatean eraman zuten Pretoriako ospitalera eta bigarren gaua egin du bertan. Mandelak 94 urte ditu eta presidentetzaren bozeramaile Mac Maharaj-ek adierazi du ez dagoela alarmarako arrazoirik. "Madibaren (Mandelaren klan izena) osasun arazoak merkatuetako prezio mugimenduak bezala jorratzea ekidin nahi dugu", adierazi dio BBCri Maharaj-ek. 

Esku zuriak kanpora Hegoafrikatik

2012-09-23

Amaia Lasa Alegria

Joan zen abuztuaren 16an albiste izugarri bat zabaldu zuten albistegi guztiek, gupidarik gabeko eguzki ahaltsu batek mantentzen gintuen lozorrotik esnaraziz: Hegoafrikako poliziak bertako 34 meatzari hil zituela aipatzen zuen berri izugarri hark. Albistearekin batera eskaini ziguten bideoan...

45 lagun hil ondoren, amaitu da Hegoafrikako meatzarien greba

Marikana probintziako (Hegoafrika) Lonmnin platino meatzean greban zeuden langileek ostegunean ekingo diote beharrari ostera ere, atzo nagusiekin akordioa lortu ostean. Abuztu hasieran hasi zuten greba eta polizia meatzariei tiroka agertzen ziren irudien ondorioz, mundu osoan egin da ezagun. 45 lagun hil dituzte protestetan.

Hegoafrika eta fantasma mexikarra

2012-08-24

John Carlin

Hegoafrikarren haserrea eta Afrikako Kongresu Nazionalaren Gobernua kontrola galtzen ari dela erakusten du Marikanako meatzarien altxamenduak John Carlinen ustez. Asteburuan izango dira ehorzketak eta tentsio soziala eta ezinegona herrialde osoan zabaltzen ari direla dio Sudáfrica y el fantasma mexicano artikuluan, El Paísen. Zenbait pasarte hautatu eta euskaratu ditugu.

Hegoafrikan 30 meatzari hil ditu poliziak tiroz

Hegoafrikan, platino-meatze batean protesta egiten ari ziren dozenaka langile hil zituen atzo armadak tiroz. Polizia iturrien arabera, 30 bat lagun hil dituzte. Irudiak gogorrak dira:
Multimedia

2013-02-15  |  Afrika

Egipto, bukatu gabeko iraultza

Azken urteotako Egiptok bizi izan duen egoera politiko gorabeheratsuak ez du etenik. Gobernu aldaketa tarteko, gaur egunera arte luzatu dira herritarren protestak.

2013-01-25  |  Afrika

Thomas Sankara, eraildako iraultza

1983 eta 1987 bitartean Burkina Fassoko lehendakaria izan zenak Afrikan saiatu den aldaketa sozial eta ekonomikorik handinahienetako bultzatu zuen. Panafrikanismoaren teoriko honen gobernuak tribuetako araubideak, ablazioa, eta poligamia deuseztatu zituen, eta neurri askoren artean, baliabide...

2010-07-15  |  Afrika

Zuluen lurraldean barrena

Zulua Hegoafrika osatzen duten kultura ugarietako bat da. Nortasun handiko herria da, tradizioarekin lotura estua mantentzen duena. Valley of Thousand Hills herriako testigantza da hau.

2010-07-05  |  Afrika

Hegoafrika: Apartheidetik Munduko Kopara

Hegoafrika gatazka politikoen erresoluzioez hitz egitean jarraitu beharreko adibidetzat hartzen dute analista politiko askok. Gizon zuria kontinente beltzaren mutur hartara heldu zenetik hasi zen herritar beltzen zapalkuntza, eta hori historian zehar nola bideratu eta borrokatu duten erakutsi...

2010-06-28  |  Afrika

Khayelitsha auzunean barrena

Khayelitsha auzunea Cape Towndik 15 minutura dago autoz, Hegoafrikan. Herrialdeko bigarren auzunerik handiena da, apartheid aroan beltzak zuriengandik aparte mantzentzeko sortutako asentamenduetako bat. Ia milioi bat pertsona bizi da bertan, baina bizitza harro bizi dute.

2010-06-26  |  Afrika

Cape Towni begira

Hiru egunek Hegoafrikan, Cape Townen. Hau da kamera aurrean jarri zaidana.

2010-06-09  |  Afrika

Apartheidaren aurkako kartelak

Herri bateko kartel politikoak herri horren historiaren hemeroteka fidagarriak izan ohi dira. Hegoafrika ez da salbuespena eta Apartheid erregimenaren aurkako kartelek garaiak nola bizitu zituzten imaginatzen lagunduko digute.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys