Michael Sheehan-ek, AEBetako Operazio Berezietarako Defentsaren alboko idazkariak, Zerbitzu Armatuen Batzordeari adierazi dionez, Pentagonoak ez dauka duela 12 urte hasitako atzerriko borroka bertan behera uzteko asmorik.
Oso mamitsua izan zen Gasteizko Energia Jardunaldien bigarren hitzaldi saioa. Mikel Oterok, Fracking Ez Araba plataformako kideak, haustura hidraulikoa gurera nola iritsi den, horretan interesak dituzten enpresek eta Jaurlaritzak zer nolako asmoak dauzkaten eta plataformak zer erantzun eman...
AEBen Kubako Guantanamo basean gutxienez 21 preso daude gose greban duela zenbait egunetatik, uharteko zenbait hedabidek argitaratu dutenez. Tratu txar fisiko eta psikologikoak pairatzeagatik eta, batez ere, euren erlijio ezberdintasuna errespetatzen ez duten erasoengatik ari dira protestan.
Iran erasotzeko AEBen laguntza bilatu du etengabe Israelgo gobernuak azken urtetan. Hori dio Adrian Salbuchi analista argentinarrak Russia Today webgunean idatzi duen artikulu batean. Hala ere, Barack Obama aukera hori guztiz baztertzeko bidean da bere ustetan. Izan ere, AEBentzat kaltegarria da momentu honetan gatazka hori piztea.
Gutxienez 54 herrialdek babestu zuten CIAk 2001eko irailaren 11ko erasoen ondoren abiatu zuen "bahiketa, atxiloketa eta tortura operazio globala", Open Society Justice Initiative (OSJI) erakundeak plazaratutako txostenaren arabera.
Karlos Zurutuza kazetariak Tripol-Kabul liburua aurkeztuko du bihar 10:30ean Donostian, Parte Zaharreko San Geronimoko udal aretoan. Herrialde gatazkatsuetatik idatzitako kronika eta erreportajeengatik da ezaguna Zurutuza. Besteak beste, Afganistan, Kurdistan, Irak eta Libian zehar ibili da azken urteetan, gatazka armatuen ondorioak kontatzen.
AEBetako Gobernua ereindakoa jasotzen ari dela uste du Neil Clark kazetariak, Libian, Egipton, Palestinan, Iranen eta beste hainbat herrialdetan AEBetako enbaxaden aurka gertatzen ari diren erasoen harira. "Arabiar altxamenduak babestu ditu, eta kolpea bueltan datorkio orain", dio RT telebista kate errusiarrak egindako elkarrizketan. NATOrekin ere oso kritiko agertu da kazetaria: "Esku hartu duen lekuetan, hondamena ekarri du".
Kofi Annanek kargua utzi ostean NBEren Siriarako mandatari berezi berria Lakhdar Brahimi diplomatiko argeliarra izango dela zabaldu dute hainbat hedabidek, azken orduko aldaketak egon daitezkeen arren.
François Hollande presidenteak 2012 amaierarako Afganistanen dauden 3.300 soldaduak erretiratuko dituela baieztatu zuen atzo NATOko herrialdeak Chicagon egin zuten goi-bileran. Modu horretan, AEBk proposatutako erretiro planarekin hautsi du Frantziak.
Gutxienez 45 lagun atxilotu zituen poliziak atzo Chicagon (AEB), NATOren aurkako eta bakearen aldeko manifestazioa amaitzean. NATOko herrialdeak goi-bilera egiten ari dira egunotan Chicagon. Besteak beste jakinarazi dute haien tropek 2013ra arte jarraituko dutela Afganistanen, talibanen aurkako borrokan.
Indarkeria sektarioaren zantzuak hasi dira agertzen Afganistanen, Xiiten aurka egin den lehen erasoaren ondorioz. Erasoak gutxienez 62 hildako eragin ditu. Gobernua beldur da, inguruko herrialdeetan bezala, xiiten eta suniten arteko borrokak piztuko direlakoan.
Hasiera batean, News of the World-ek, The Sun egunkariaren igandeko argitalpenak, entzuketak aktoreei egiten zizkietela uste zen, ondoren delituen biktimei eginikoak azaleratu ziren, eta orain Irakeko eta Afganistango gerretako biktimen familiarrei entzuketak egin ote dizkieten aztertzen ari dira.
Uztailean hasiko dira AEBko soldaduak Afganistandik erretiratzen, Barack Obama presidenteak jakinarazi duenez. 2012ko irailerako 33.000 soldadu izango dira etxean eta 2014rako egun dauden 100.000 soldaduetatik bakar bat ere ez da geratuko, presidentearen hitzetan. Alemaniak ere jakinarazi du pixkanaka soldaduak erretiratzen hasiko dela. Obamak duela hamar urte hasitako gerraren helburuak betetzat eman ditu baina "lorpenei eusteko lanean jarraitu beharko" dutela gaineratu du.
PETROLIOA Libiari egindako erasoaren muinean dagoela pentsatzeko arrazoiak ugariak dira, erasoaren arrazoi nagusia zibilen defentsa dela pentsatzeko baino askoz gehiago. NBEko 1973 ebazpena, zibilen babesean oinarritzen da, baina orain arte Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek gidatutako koalizioaren armek ez dela hala erakusten dute, Gaddafiren kontrolpeko era guztietako azpiegiturak suntsitzen ari dira eta. Horren ondorioz, Gaddafiren aurkako operazioari babesa eman zion Liga Arabiarrak adibidez, erasoen izaerarekiko desadostasuna erakutsi du.
Petrolioa Libiari egindako erasoaren muinean dagoela pentsatzeko arrazoiak ugariak dira, erasoaren arrazoi nagusia zibilen defentsa dela pentsatzeko baino askoz gehiago. NBEko 1973 ebazpena, zibilen babesean oinarritzen da, baina orain arte Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek gidatutako koalizioaren armek ez dela hala erakusten dute, Gaddafiren kontrolpeko era guztietako azpiegiturak suntsitzen ari dira eta.
Matxinada gorrian daude herrialde arabiarrak Tariq Ali Iruñera etorri den egunean. Tunisian eta Egipton gobernuak erori dira; Libia oraindik ez da informatiboetako lehen albiste bihurtu, baina giroa bero dago. Iruñeko Golem zineman Zabaldik antolatu duen hitzaldiaren aurretik hitz egin dugu Alirekin, La Hormiga Atómica liburu dendan.
Afganistango azken inbasio saiakera hamargarren urtean sartzera doa. Milaka herri, lagun eta amets erre ondoren, baliteke gatazka amaigabea gerra zibil bilakatzea aurrerantzean.
Multimedia
Afganistan, 2010. Helmand herrian, ospitale batean sartu da Karlos Zurutuza. Haurren negarra: besamotz, eskumotz, aurpegiak erreak… Piztu du pilotu automatikoa. Honen hitzak bildu ditu, haren argazkiak. Osagaiak ditu, erreportajea idatzi du. Etxera itzuli da, igaro da denbora eta,...
Orlando Von Einsiedel zuzendari ingelesak, 2010eko urtarrilan, Kabulen grabatu zituen irudi hauek. Gudak zeharo baldintzaturiko Afganistango gizartean kontatzen du nola gazte batzuek skatean aurkitu duten ilusioa eta bizi nahiari heltzeko bidea.
Afganistango Lashkar Gah (Helmand) ospitaleak erakusten ditu XXI. mendeko guda baten ondorio zuzenak; harritar zibilak dira etsai askoren arteko suaren biktima nagusiak.
Afganistango hiriburua den Kabul ipar ekialdean kokatuta dago, Hindu Kusheko mendiek inguraturik. Etnia askoren bizilekua den hiri honetan jasotako inpresioak bildu dizkigu Karlos Zurutuzak.
Balutxistango hiriburua den Quetta hiria, etnia eta herri askoren topalekua dugu. Egun, Afganistango mugatik bost kilometrotara kokatua dagoen hiri nahasi honek inguruko talibanak bildu ditu, gerrak bultzatuta.