Otsailean hasi zuten Guantanamoko presoek gose greba, eta dagoeneko 100 egun daramatzate. Abokatuek diotenez, bertan dauden 166 presoetatik 102 gutxienez daude baraualdian. Horietatik 30 indarrez elikatzen dituzte hodien bidez, eta hiru ospitalean daude. Egoeraren aurkako mundu mailako protesta gero eta ozenagoa da.
Errusiak eta AEBek Siriako gerra zibila geldiarazteko nazioarteko bake konferentzia egitea adostu dute. Moskun bildu dira asteartean Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa eta John Kerry AEBetako estatu idazkaria, gaiaz eztabaidatzeko.
AEBetako 104 erreaktore nuklearrek konponezinak diren segurtasun arazoak dituzte eta aldatu beharko lirateke. Horrela adierazi du AEBetako Nuklearren Batzorde Arautzailearen presidente ohi Gregory B. Jaczkok.
Ipar Koreak bere instalazio nuklear nagusiaren erregaia behin baino gehiagotan eskaini zien AEBei, laguntza ekonomikoaren truke. Obamak proposamen guztiak arbuiatu zituen. Horrela azaldu du Russian Today hedabideak gaur, 2011n AEBetako Estatu Departamentuko funtzionario ohi Joel Witek Foreign Policy aldizkarian idatzitako artikulua berreskuratuz.
Barack Obamak adierazi du AEBek lan egingo dutela Israelek eta Palestinak estatu bana izatearen alde. Zisjordanian egin dute bilera presidente amerikarrak eta Mahmoud Abbasek, Autoritate Palestinarraren buruak. Obamaren arabera, bi herrialdeen arteko negoziaketarekin soilik lor daiteke alde guztiak aseko dituen akordioa.
Gaur Bagdaden hamarnaka lagun hil dira eta beste hainbat zauritu ekintzaile suniek jaurtitako lehergailuen eztandaren ondorioz, zenbait hedabidek argitara eman dutenez. Bihar beteko dira hamar urte AEBek Irak inbaditu zutenetik.
Giza eskubideen aldeko eta ezkerreko hainbat talde eta elkartek deituta, martxoaren 16an manifestazioa egingo dute Baionako presondegiaren muruen inguruetan, goizeko 11etan hasita. Frantziak azken 29 urteotan preso daukan Georges Ibrahim Abdallah militante libanotarraren askatzea eskatuko dute.
Poloniak espetxe klandestinoak zituela eta AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralak (CIA) 2002az geroztik Europako ustezko terroristak galdekatzeko erabiltzen zituela dio hainbat txostenek. Baina ikerketa ofizial batek aurrera egin ez dezan oztopoak jartzen ari direla salatu dute.
Etorkinek AEBei egindako ekarpen ekonomiko, sozial eta kulturala aitortzea beharrezkoa dela eta migrazio erreformak lehentasuna duela dio Barack Obamak, baina diskurtsoaren atzeko errealitatea oso bestelakoa dela azaleratu du La Jornada egunkari mexikarrak. Obamak agintean egin dituen lau urteotan bi milioi lagun deportatu dituzte, 400.000 inguru urtean. George W. Bush presidente ohiak bi agintalditan deportatutakoak baino gehiago dira; izan ere, 1892tik 1997ra AEBetan egindako deportazio guztien pareko kopurua da ia.
Gutxienez 54 herrialdek babestu zuten CIAk 2001eko irailaren 11ko erasoen ondoren abiatu zuen "bahiketa, atxiloketa eta tortura operazio globala", Open Society Justice Initiative (OSJI) erakundeak plazaratutako txostenaren arabera.
Jarrera bakezale eta antimilitarista erakusten ez duen krisiaren aurkako politika oro, herren ibiliko da hasieratik, Rafel Poch La Vanguardiako kazetariak Diario de Berlin blogean idatzi duenez.
Urtarrilaren 28rako deitu zuen Idle No More mugimenduak mundu mailako ekintza eguna. Hau da, gaurko. Beren webgunean irakur daiteke munduko hainbat hiritan protestak deituta daudela. Gehienak Kanadan bertan dira, 30etik gora. Ikusi egin beharko da zenbateko eragina izatea lortzen duten, eta hemendik aurrera mugimendua nola planteatzen jarraitzen duten.
Ipar Amerikan bizi diren indigena komunitate gehienak batu dira eta azken hamarkadetan aurrera eraman duten borrokarik sendoenean kontzentratuta daude. Idle No More izenarekin bataiatu dute mugimendua, “Gehiago Geldi Ez” edo “Inaktibitate Gehiagorik Ez” gisako zerbait. Justizia ekologikoa, oinarrizko giza eskubideen errespetua eta erreserbetako bizi-baldintza eskasen inguruko arreta eskatzen dute, eta horretarako hainbat bitarteko erabiltzen dituzte: Manifestazioak, desobedientzia zibila, Interneteko aktibismoa, errepide mozketa, flashmobak, ekintza zuzena eta gose grebak, besteren artean. Datorren ekintza eguna urtarrilaren 28rako deitu dute.
2003-2007 bitartean torturatu zituzten 71 presori, 5,28 milioi dolar ordaindu dizkie Abu Ghraibeko presoak torturatzeko agindu zuen AEBtako kontratista enpresa baten filialak Al Jazeerak jakinarazi duenez. CACI kontratista ere epaiketaren zain dago antzeko akusazioekin.
Kim Jong-un Ipar Koreako presidenteak bi Koreak batzeko aukerari buruz egindako adierazpenei erantzun diete AEBek: “Ikusten ditugun ekintzekin baloratuko dugu Ipar Korearen jarrera eta ez entzuten ditugun hitzekin”.
AEBetako Ordezkarien Ganberak ‘Amildegi fiskala’ saihesteko legea onartu du. Aurrez Senatuak onartu zuen legeak, aberatsenei edo gehien irabazten dutenei zergak igotzeko bidea zabalduko du. Neurriak ekarriko du erdi mailako irabaziak dituztenei igoerarik ez egitea eta langabeziari aurre egiteko laguntzak bermatzea.
Ameriketako Estatu Batuetan, urtean 25.000 lagun hiltzen dira suzko armen eraginez. Munduko 23 herrialde aberatsenetan gertatzen diren hilketa guztien artean, %80 AEBetan gertatzen da. Arrazoietako bat, herritarrek suzko armak eskuratzeko duten erraztasuna da, indar armatuek eta poliziak erabiltzen dituztenak tartean, zeintzuen egitekoa den tiroa jasotzen duen herritarra akabatzea, Vicenç Navarro Politika Publikoetan katedradunak Público egunkarian plazaratutako analisian dioen moduan.
Amerikako Estatu Batuak munduko lider dira presotan: 2,2 milioi jende espetxeraturik, epaia betetzen edo judizio zain. Duela 30 urte baino %500 gehiago. Presondegiak jendez gainezka, espetxe pribatuen ugazabak legedia gogortzeko eskatzen, estatua larri pagakizunetan... eta aldi berean herritarrak ez dira seguruago bizi.
ACLU eskubide zibilen aldeko erakundeak CIA inteligentzia agentzia salatu du hiru estatubatuar –Al Qaedako ustezko kideak– Drone izeneko hegazkin telegidatuen erasoetan hiltzeagtik. Erasoak iaz gertatu ziren Yemenen, gerra testuinguru batetik at, "hilketa selektiboa" deitutako programaren barruan.
Xehekako komertzioan munduko enpresa handiena den Wal-Mart irudia hobetzeko ahaleginean ari da azken aldian. Langileak bezala hornitzaileak zukutuz preziorik onenak eskaintzeaz gain, orain iraunkortasuna eta gizalegea saldu nahi lituzke. AEBetako hiri nagusiak konkistatu nahi lituzke, ipini dizkioten hesiak gaindituta.
Giza zitalkeria agerian uzten duen filma da Inside Job. Islandia du abiapuntu. Iparraldeko irla hau Europan biztanleko errenta handiena eta gizarte zerbitzuen sistema osatuena zuen eta gainera energia arloan autosufizientea da. Utopiatik gertuko egoera. Baina finantza espekulatzaileek hondoa...
Eskifaiarik gabeko hegazkin militarrak bitxikeria direla uste duzu? Jakin ezazu aurten AEBetako armadak jenderik gabeko hegazkinen lurreko gidari gehiago heziko duela ohiko hegazkinetarako pilotu baino. Eta Pakistaneko gerra ezkutua arma berri horrekin egiten duela CIAk.