Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, Gobernuak hitzarmena egingo du Antsoaingo klinika pribatuarekin, emakumeek abortatzeko aukera izan dezaten.
Geuk erabakitzen dugu, irakur dezakezue beheko argazkiko pankartan. Ez da errealitatearen deskribapena, eskaria baizik. Euskal Herrian indarrean dauden legediek epe jakin batean baizik ez diete aitortzen emakumeei haurdunaldia eteteaz erabakitzeko eskubidea. Hegoaldean, Espainiako Gobernuak iragarritakoa betetzen badu, laster ezta hori ere.