Iruñea eta Castejon arteko trenbidea izango du AHTk Nafarroan, EAEko ‘Euskal Y’arekin eta Aragoiko bidearekin lotura izan gabe. Hala azaldu du Herri Lanetarako kontseilari Luis Zarraluquik. Nafarroako Gobernuak kreditua eskatu zuen 2010an obrei aurre egin ahal izateko eta oposizioak salatu duenez, esfortzu hori ezerezean geratuko da.
Frantziako Gobernuak ez dio lehentasuna emango AHTren Hendaia eta Okzitaniako Tolosa arteko tartea eraikitzeari. Atzo Sud-Ouest egunkariak argitaratu zuenaren arabera, bitan zatituko dute Bordele eta Hendaia lotu behar zituen obra. Bordele-Tolosa linea egingo dute lehenik, besteak beste, Ipar Euskal Herrian “AHTak duen oposizio gogorragatik”.
Urkullu lehendakariak EAEn enplegua sustatzeko plana aurkeztu du eta konpromisoa hartu du 44.000 lanpostu sortzeko 2016ra bitartean, horietatik 12.711 aurten bertan. Egungo langabezia tasa biztanleria aktiboaren %15,93koa da, eta 2013an krisiak 19.000 lagun jaurtiko ditu lanik gabe kalera. Urkulluk berak onartu du plan hau ez dela “sendagarria”, enplegu eza “arintzeko” baino ez duela balioko.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontua ia %20 mehetu da iazkoarekin alderatzen badugu. Dena dela, Abiadura Handiko Trena egiteko, iaz bezala, 350,68 milioi euro erabiliko ditu. Horrek esan nahi du Sailaren aurrekontuaren %59 AHTk irentsiko duela. 2012an aurrekontuaren %47,4 izan zen.
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak onartu du "arazoak" daudela EAEko Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektua aurrera eramateko. Dena den, egitasmoarekin jarraitzeko "konpromisoa" agertu du, eta Jaurlaritzako ordezkariekin hitz egingo duela gehitu du, konponbideak aurkitu ahal izateko.
Gendarmeek bi lagun atxilotu zituzten Biriatun zundaketak baimenik gabe egiteagatik. AHTren kontrakoek kezka azaldu dute, tren linea eraikitzeko lanak ez direla gelditu erakusten baitu horrek.
Poliziak D2S International enpresako bi langile atzeman zituen atzo goizean Biriatuko lur sail pribatu batean, AHTren linea berriaren balizko bibrazioak neurtzen ari zirenean, zundaketak egiteko baimenik ez zutelako.
Abiadura Handiko Trena (AHT) gutxienez 2018ra arte ez dela martxan izango adierazi du Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak. Gipuzkoako zatia 2016rako prest izango dela dio, baina Bizkaiko eta Arabako lanak atzerapen handiarekin doazela gaineratu du.
Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu berriak lehen elkarrizketa eskaini du Euskadi Irratian. Oregik jakinarazi duenez, aurki Espainiako Sustapen ministerioarekin bilera izango dute eta mahai gainean bi atal nagusi jarriko dituzte: batetik AHTa, eta bestetik aireportuen gaia.
Martxan jarri eta sei aste eskasetara Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo lotzen dituen AHT lerroa itxi dute “kale” egin duelako. Trenbideen atzerapenak, eguraldiari aurre egin ezina eta azpiegituren etenak dira arrazoi nagusiak.
Espainiako Renfe tren konpainiak %70erainiko deskontua egingo du abiadura handiko trenen tarifetan. Sustapen ministerioak jakinarazi duenez, hegazkin konpainiek erabiltzen duten sistema bera izango dute eta deskontua eskaeraren arabera izango da. Espainia AHT kilometro gehien duen herrialdea da Europan eta bigarrena munduan. Trenbide gehienak, ordea, defizitarioak dira erabilera eskasagatik.
Abiadura Handiko Trena (AHT) 2016rako abian izatea “oso zaila” izango dela berretsi zuen Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun sailburuak, Diario Vasco egunkariak igandean argitaratutako elkarrizketan.
AHTren Aurkako Asanbladako kideek jakinarazi dute "borroka koordinazio tresna hori amaitutzat jo" dutela. "Erabaki honek gure indarren eta borrokaren egoerari buruzko hausnarketa du oinarri", diote plazaratutako oharrean: "2009. urtetik aurrera AHTren aurkako mugimendua nabarmen baretu zen bailara askotan eta zenbait talde desagertu ziren. Beherakada hau ulertzeko hainbat faktore aipa ditzakegu: proiektua oso aurreratua ez egon arren, tokian tokiko suntsipenak sortutako etsipena; errepresioa; gatazka urte askotan luzatzea; taldean izan ditugun barne arazoak eta euskal jendartean bizi dugun desmobilizazio orokorra. Ahuldade egoera honetan asanblada orokorrak bere koordinazio funtzioa galdu du eta bertan behera uztea erabaki dugu".
Baionan egin zen larunbatean AHT berria bertan behera uztea eskatzen zuen manifestazioa. Aurreko urteetan baina jende gutxiago azaldu bazen ere, 10.000 pertsonek parte hartu zuten.
PARISERA abiadura handiko trenean bidaiatu duenak eta txartela Internetez erosi, sarri jasoko ditu eskaintza miragarriak: Hendaiatik Parisera 35 eurotan, 20 eurotan… Berdin Europako beste hiriburu batzuekin ere. Hegazkinez noranahi bidaiatzeko kostu txikiko txartelez zer esanik ez....
Espainiako Gobernuak AHTren obran murrizketak iragarri eta berehala oihuka jarri dira gure herriko politikari autonomiko guztiak, azpiegitura amorratuari jarritako galgekin aztoraturik, itxuraz eraikuntza lanek abiadura galdu eta amaiera epeak luzatu daitezkeelako.
“Zulo”...
Bizi! Euskal mugimendu altermundistako 11 kide eraman zituzten atzo Paueko polizia etxera. AHTren inguruko erabaki berriak salatzeko ekintza egiten ari ziren, Pirinio Atlantiko Kontseilu Orokorrak Tours-Bordele eremuan 80 milioi euro finantzatzearen kontrakoa.
Roberto Bermejo Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeko kidearen hitzetan Abiadura Handiko Trenak (AHT) merkantzia trafikoari soilik egingo dio mesede. Ekonomiari eta ingurumenari egingo dien kalteez ohartarazi du Deia egunkariak plazaratutako elkarrizketan.
Datorren urtean 190 milioi euro bideratuko ditu Espainiako Gobernuak AHTren lanetara, aurten baino 124 milioi euro gutxiago. PPren Gobernuak adierazi du, murrizketak murizketa, lanek abiadura nahiko onean egingo dutela aurrera; aldiz, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburuaren hitzetan, obrak ez dituzte ez 2016rako –aurreikusia zegoen moduan– ez 2017rako amaituko.
CADEk, ingurumenaren aldeko elkarteak biltzen dituen kolektiboak, azpiegitura berriak "alferrikakoak" direla erakusten duen txostena plazaratu du. Frantziako Estatuko Abiadura Handiko Trenaren linea berriez (LGV) ari da bereziki txostena, Lapurdiko bideaz tartean. Azterketaren arabera, gaur egungo trenbide sarearen balizko saturazioari aurre egiteko, ez da beharrezkoa AHT linea berriak eraikitzea.
Atzo hasi ziren AHTk Gipuzkoan barrena egin behar duen bidean, hasteko falta ziren azken lanak: Hernialde-Zizurkil. Jada martxan dira, beraz, Eusko Jaurlaritzari dagozkion Gipuzkoako hamazapi zatietako lanak. Aldiz, Bizkaiko eta Arabako zatiak egitea Espainiako Gobernuari dagokio, eta murrizketek zati horien gauzatzea atzeratu dezakete. Espainiako Gobernuak gaineratu du Gasteiz eta Burgos arteko zatia ere "egoera ekonomikoaren" menpe dagoela. Bestalde, Hendaia eta Bordele arteko zatia ere kolokan dago, Jérôme Cahuzac Frantziako aurrekontu ministro delegatuak adierazi duenez.
Hilaren 27an abiatuko da Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako mendi martxa Urruñatik (Lapurdi), eta 29an amaituko da Hernanin (Gipuzkoa). Bidean zeharkatuko dituen herrietan hainbat ekitaldi egingo dira: kontzertuak, bertso-saioak, antzerki emanaldiak, mahai-inguruak eta abar.
Alain Rousset Akitaniako presidenteak adierazi du Hendaiaraino helduko den AHTren linea berria "beharrezkoa eta lehentasunezkoa" dela, eta Jérôme Cahuzac Frantziako aurrekontu ministro-delegatuak esandoek ez dutela kezkatzen. Cahuzacek proposatu du AHTren linea batzuk ez eraikitzea, aurrekontu publikoak orekatu ahal izateko.
Jérôme Cahuzac Frantziako aurrekontu ministro delegatuak France2 telebistan iragarri duenez, bertan behera utzi beharko dituzte Sarkozyk aurreikusitako zenbait egitasmo kontu publikoak orekatu ahal izateko. Proiektu horien artean daude AHTren 14 linea berriak, Bordele eta Hendaia artekoa kasu. Oraingoz ez dute zehaztu zein linea gera daitezkeen egin gabe.
Elkarrizketa: Reyes Ilintxeta / Argazkia: Dani Blanco
Zergatik aukeratu zenuen medikuntza?
Batxilergoa bukatuta ez nekien oso ongi zer egin nahi nuen: politika, zinema, filosofia, zuzenbidea, medikuntza… Aitak esan zidan zinema ez egiteko eta amak politikan ez sartzeko. Horregatik, bi horiek baztertuta, medikuntza hautatu nuen, ez bokazioz, baizik eta lotzen dituelako beste alor asko: zientzia, filosofia, etika, politika eta zinema ere nolabait, pazientearekin solastatzen ari zarenean asmatu behar duzulako zer duen buruan eta zer nahi duen esan.
2008ko abuztuaren 3an Donostian AHTren aurka egindako ekintzan parte hartu zuten hamaika lagunek, euren aurkako zigorrak leuntzea adostu dute Fiskaltzarekin, leporatzen zaizkien ekintzak beren gain hartu ostean. Bost auzipeturi sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete, baina haietako bati zigorra kendu diote (bi urtetan deliturik ez egitearen baldintzapean), eta gainerako lauei 1.440 euroko isunagatik aldatu diete espetxe zigorra. Beste sei auzipetuek 480 euroko isuna ordaindu beharko dute.
AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, giza-katea egingo da ekainaren 2an Hernanin (Gipuzkoa), Elorrabi sagardotegiko aparkalekutik abiatuta, arratsaldeko bostetan. Dena den, 15:30etarako han egoteko deia luzatu du elkarlanak, elkarretaratzea egingo baitute AHTk kaltetutako zonaldeak zeharkatuko dituen giza-katea hasi aurretik.
Polizia Nazionalak hamalau pertsona atxilotu zituen atzo Iruñerrian. Martxoaren 29ko greba orokorrean desordena publikoak eragin izana eta langileen eskubideen kontrako delitua leporatu diete. Atxilotuetako zazpi adin txikikoak dira eta atzo aske geratu ziren. Litekeena da gainerako zazpiak gaur askatzea, epailearen aurrean deklaratu ostean.
Bestalde, martxoaren 29an Gasteizen zauritutako Xuban Nafarreteren familiak pilotakada bat jaso zuela frogatzeko bideoak aurkeztu ditu.
UMPko diputatu Michèle Alliot-Marie ez dator bat Lapurdin AHT bide berria egiteko hartu den erabakiarekin. Donibane Lohizuneko hautetsiaren ustez, martxoaren 30ean argitara eman zen proiektua ez da arauz onartu, Azpiegituren estatu zuzendariak ontzat jo badu ere, Garraio ministroak ez baitu erabaki horren berri izan.
Zubietan (Gipuzkoa) egitekoa den makrokartzelaren aurka azaldu dira Salhaketa, Arrats, Loiola Etxea, AHTren aurkako koordinakundea eta beste hainbat gizarte eragile. Eraikuntzaren tamaina eta eredua izan zituzten hizpide. "Herritarron beharrei erantzungo dien delituaren tratamenduaren gaineko eztabaida politiko publiko eta parte-hartzailerik ez dago eta mota honetako guneak beharrezkoak dira" salatu zuten atzo Donostian egindako prentsaurrekoan.