Piztu Ezazu Argia 970x90

Teresa Toda kazetaria aske geratu da

Teresa Toda Egin egunkariko kazetariak sei urte eman ditu espetxean. 18/98 makrosumarioan inputatu zuten. Goizeko 8:30ean atera da Kordobako kartzelatik.

Gipuzkoak omendu ditu Basterretxea eta Egin eta Egunkariako langileak

Gipuzkoako gizartearen izenean Martin Garitano ahaldun nagusiak ekitaldi jendetsu eta hunkigarrian lurraldearen urrezko domina ezarri dio Nestor Basterretxea eskulturgile bermeotar gipuzkoartuari, eta urrezko bereizgarriak Espainiako Gobernuak eta justiziak indarrez itxitako hedabideei, batetik...

Gorostiagari pregoia debekatzea herriko errealitatetik at dago Laudioko Udalaren ustez

Laudioko Udalak adierazi du Pablo Gorostiaga alkate ohiari herriko jaietako pregoia esateko debekua Euskal Herriko eta Laudioko errealitatetik at dagoela.

15 urte bete dira gaur Garzonek Egin itxi zuenetik

Gaur bete dira 15 urte Baltasar Garzon epaileak Egin ixteko agindua eman zuenetik. ETAren menpe egotea leporatu zioten. Auzi horren ondorioz Eginen proiektuaren parte ziren hainbat kidek kartzelan jarraitzen dute, horien artean, Xabier Salutregi Egineko zuzendaria eta Teresa Toda zuzendariordea.

"Erabaki politikoari soinekoa egiten dion jostuna da jurista"

1980ko hamarkada, giro politikoa borborka, eta zu abokatu. Klasiko bat dirudi. Bigarren edo hirugarren boteko abokatua naiz ni. Lehenbizi, aitaren lanbideak eta etxeko giroak eraginda, enpresaritza eta zientzia ekonomikoak ikasi nituen bost urtez, eta bertan geneuzkan zuzenbide irakasgaiek erakarrita deskubritu nuen nire bokazioa. Niretzat abokatuaren lana ez da, Sarrionandiak dioen gisan, diruaren truke arrazoia nori eman aukeratzea. Niretzat ofizio honen noblezia zure burua inputatuaren ondoan, eskaileraren mailarik apalenean kokatzean datza. Jakina orduko giro politikoak grina elikatuko zidala, baina denboraren joanak zuzenbidearen osotasuna bihurtu dit bokazio. Auzitegi Nazionaleko kazetariek sarri jotzen didate adarra, “hik zuzenbidean sinisten duk!”. Sinesmen hori han akats larria da, nonbait. Zer da zuretzat legea? Zuzenbidea, legea, ezinbesteko tresnak dira jendartean. Ikuspegi klasikoarekin bat eginez, legea beti izan da boterearen adierazpena. Erakutsidazu kodigoa eta esango dizut nork agintzen duen. Hori hala da, ez dauka bueltarik, baina era berean boterearen makinarian soberan dagoen pieza da legea, eta balio dion neurrian baizik ez du erabiltzen. Bistan da justizia ez dela beti legearekin egiten, eta Estatuaren itzala izanagatik, edozein eredu edo sistema politikotan hor egon behar duen erreminta da. Lenin ere, bere garaian, ez zen alferrik mintzo legalitate sozialista baten printzipioaz.

Konstituzionalaren zain

EA eta Alternatiba engainatzen utzi direla, eta alderdi horiek erabiliz, Batasuna berriz ere lege iruzurra egiten saiatu dela erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Ondorioz, datozen udal eta foru hauteskundeetan parte hartzea debekatu dio Bilduri. Aste batzuk lehenago Sortu legez kanpo utzi zuen martxoaren 23an, ezker abertzaleko alderdi berri honen sorrera ETAk berak diseinatu zuelakoan.

Bake prozesuen arrastoa 18/98tik Udalbiltzara

Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako auziari emandako absoluzioak interpretazio ugari izan ditzake. Askok egun bizi dugun momentu politiko bereziaren parametroetan kokatu du. Iraganari begiratzen badiogu, badago arrazoirik hori pentsatzeko, eta logikak ere hori dio: jatorri politikoa duten auzi judizialak testuinguru politikoaren menpe daude.

Bake prozesuen arrastoa 18/98tik Udalbiltzara

Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako auziari emandako absoluzioak interpretazio ugari izan ditzake. Askok egun bizi dugun momentu politiko bereziaren parametroetan kokatu du. Iraganari begiratzen badiogu, badago arrazoirik hori pentsatzeko, eta logikak ere hori dio: jatorri politikoa duten auzi judizialak testuinguru politikoaren menpe daude.

"Erridikulu handia ari dira egiten, baina hori auzitegiko salan geratzen da"

Amorotoko alkate izan zen Maribi Ugarteburu 1999tik 2004ra. Baltasar Garzónek auzipetu egin zuen Udalbiltzaren kontra 2003an hasitako operazioaren barruan. Egunotan Auzitegi Nazionalean epaitzen ari dira beste 21 lagunekin. Lanbidez kazetaria da.

22 auzipetuak

-Juan Karlos Alduntzin. Pasaiako alkatea eta Udalbiltzako Batzorde Eragileko kidea. -Xabier Alegria. Lezoko zinegotzi ohia, Udalbiltzako Batzorde Eragileko kide ohia, eta Udalbiltzako langilea.  -Miren Josu Aranburu. Urretxuko zinegotzia eta Udalbiltzako langilea. -Loren Arkotxa....

Nazio eraikuntza akusatuen eserlekuan

Datozen egunotan 22 euskal herritar epaituak izango dira Espainiako Auzitegi Nazionalean, Udalbiltza auziaren barruan. Frogarik ez dago haien kontra, Udalbiltza ETAren menpe zegoela dioten poliziaren txostenak baizik. Fiskalak, ordea, akusazioa mantendu du, eta ataka zailean jarri ditu udal jardueretan aritutako hautetsiak.

Fiskaltza gogor eta auzipetuak irmo

Udalbiltzaren kontrako epaiketaren lehen egunean Tribunaleko presidente Gomez Bermudezek lehen erabakiak hartu ditu ohiko kontundentziaz. Alde batetik, Miriam Campos auzitik kanpo uztea erabaki du, delitu beragatik epaitua izan baitzen 18/98 auzian. Aldiz, Xabier Alegria epaitzea erabaki du epaimahaiak, baina ez ETAko kide izatearen akusazioagatik, baizik eta ustez diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Kasu bietan, Juan Moral fiskalaren eskaerei egin die kasu Gomez Bermudezek. Bestalde, Xarlo Etchezaharreta Hazparneko hautetsi ohia atxilotzeko agindua eman du Zigor Salak, epaiketara azaldu ez delako.

Duela 12 urte itxi zuten Egin

1998ko uztailaren 15ean itxi zituen guardia zibilak Egin eta Egin Irratia, Baltasar Garzon epailearen aginduz, ETAk gidatutako erakunde-sare baten parte zirela leporatuta. (Iturria: Wikipedia I). 1999ko otsailean, Garzon epaileak sei hilabetez luzatu zuen itxiera, eta epe hura amaituta, 1999ko abuztuan, egunkaria eta irratia irekitzeko baimena eman zuen. Urriaren 18an, ordea, administratzaile judizialak esan zuen Egin-en proiektua bideraezina zela jada, zor asko zituela-eta. Gara egunkariak hartu zion lekukoa 1999ko urtarrilaren 30ean –Euskadi Información behin-behineko egunkariak aurreneko urratsak eman ostean–, eta hark jarraitu zuen bidea. (Iturria: Wikipedia II)

Ez da justiziarik Espainian

Egunkaria auziko absoluzioaren ondoren, orain helegiteen unea dator eta AVTk eta Dignidad y Justiciak horixe egingo bide dute Espainiako Auzitegi Gorenean. 12 eta 14 urteko zigorrak eskatzen dituena hori egitera behartua dagoela pentsa liteke. Eta helegite batean edozer gerta liteke, baina kasua...

Ez da justiziarik Espainian

Egunkaria auziko absoluzioaren ondoren, orain helegiteen unea dator eta AVTk eta Dignidad y Justiciak horixe egingo bide dute Espainiako Auzitegi Gorenean. 12 eta 14 urteko zigorrak eskatzen dituena hori egitera behartua dagoela pentsa liteke. Eta helegite batean edozer gerta liteke, baina kasua ikusita, ez dirudi Auzitegi Nazionaleko Zigor alorreko Lehen Salak emandako epaia atzera botatzea samurra izango denik.

Hirugarren eguna: Fiskalak galdetu, ‘Txelis’-ek hitz egin

Egunkariaren kontrako epaiketaren hirugarren egunean bi dira gako nagusiak. Bat: ETAko buruzagi ohiek ukatu egin dutela erakunde horrek inolako zerikusirik izan zuenik Egunkariaren sorreran. Bi: Fiskalak lehen aldiz galderak egin zizkien deklaratzen ari zirenei.

Akusazioen lehen urratsak ahul

Madrilen bakarrik ziren Egunkaria auziko auzipetuei elkartasuna ematera joandako euskaldun ugariak. Eta asko ziren, baina Madrilen txiki eta bakarrik. Ez dut katalan, madrildar eta bestelakoen urrezko elkartasuna gutxietsi gura, baina hala ere, Madrilen bakarrik. Bestelakoa da Euskal Herrian,...

Desobedientzia berpiztera doaz

Indarkeriarik gabeko 500 ekintza (Bidea Helburu; Robles Arangiz Institutua) liburuan desobedientzia zibilaren historia kontatu du Sabino Ormazabalek. Biolentziarik gabeko ekintzetan parte hartu duten hainbat kiderekin mintzatu gara. Ekintza zuzenari berrekiteko garaia dela adierazi digute guztiek.

Injustiziaren ibilbidea azken geltokian

2003ko otsail fatidikotik sei urte pasa ondoren, Egunkaria auzia ahozko epaiketara iritsi da. Defentsek birritan esan dute ez dagoela inolako frogarik epaiketa egiteko, eta fiskalak auzia artxibatzeko eskatu du. Hala ere, Auzitegi Nazionaleko akusatuen eserlekuan izango dira bost lagun. Garbi dago politikak sakaturiko beste auzi baten aurrean gaudela.

Akusatuen aulkia bete beharra zegoen

Baziren arrazoi sendoak pentsatzeko Egunkaria auzia ez zela ahozko epaiketara iritsiko, baina azkenean epaiketa egingo dela ebatzi du Javier Gomez Bermudez epailea buru duen Auzitegi Nazionaleko penal arloko lehenengo salak. Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagak, beraz, ahozko epaiketari egin beharko diote aurre. Egunkaria itxi zela sei urte iragan ondoren, akusazioa biziki ahuldu da urtez urte, baina denak adierazten du nola-hala akusatuen aulkia bete egin behar zela.

Akusatuen aulkia bete beharra zegoen

Baziren arrazoi sendoak pentsatzeko Egunkaria auzia ez zela ahozko epaiketara iritsiko, baina azkenean epaiketa egingo dela ebatzi du Javier Gomez Bermudez epailea buru duen Auzitegi Nazionaleko penal arloko lehenengo salak. Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagak, beraz, ahozko epaiketari egin beharko diote aurre. Egunkaria itxi zela sei urte iragan ondoren, akusazioa biziki ahuldu da urtez urte, baina denak adierazten du nola-hala akusatuen aulkia bete egin behar zela. Ebazpen honen albiste onak Pello Zubiria eta Xabier Alegriarentzat dira, auzitik kanpo uzten dituelako. Zubiaren kasuan bere aurkako akusazioa iraungitzat jo duelako eta Alegriarenean, oraingo akusazio beragatik epaitua eta zigortua izan zelako 18/98 auzian eta, delitu beragatik inor ezin delako bi aldiz epaitua izan. Xabier Alegria 12 urteko espetxe zigorra betetzen ari da gaur egun. Egunkaria auzia ixteko bi arrazoi jarri zituen defentsak mahai gainean, lehena prozedurari dagokiona eta bestea mamiari. Prozedurazkoan argudiatzen zuen, herri akusazioak bakarrik eskatzen zuela ahozko epaiketa egitea (AVT eta Dignidad y Justicia) eta Botin auziaren doktrinari jarraituz, auzia artxibatu egin behar zela.

Gillotinarako bidean jausitako esaldi bat

Noizbait aterako da zein bulegotan eta nortzuk erabaki zuten “dena da ETA” estrategia politiko-judizialaren abiada. Edozein modutan, joan den mendeko 90.eko hamarkadan izan zen hori eta 1997ko udazkenean HBko Mahai Nazionalaren aurka egin zen auziarekin haragiztatu zen epaitegietan. Eta kartzelaratu zuten Mahai Nazionala eta urtebete geroago Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Entzutegi Nazionalak jarritako zigorra eta kalera atera ziren mahaikideak. HBko buruzagiak aske utzi eta geroxeago, 1998ko uztailean, Egin eta Egin Irratia itxi zituen Baltasar Garzon epaileak, ENAMen aurkako estrategia berriaren akuilatzaile nagusietakoak. Hamaika urteren ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak gaizki egin zuela ebatzi du eta Orain SA legezko dela erabaki. Baina lekutan da Paris. Eta ohi bezala, erabaki honen eraginkortasuna haizeak eraman zuen aspaldi. Ehunka langile kalean, adierazpen askatasuna txikitua, askok pasa dituzten kartzela urteak, beste batzuk espetxean dira oraindik...

Carrasco, abstentzioa eta gatazka

Hauteskunde egun berezia izango da gaurkoa, oso berezia, eta, ohi moduan, alderdien emaitzei begiratuko zaie nagusiki, baina partehartzeak ere inoiz ez bezala erakarriko du arreta Hego Euskal Herrian. Ezker abertzalearen indar politiko nagusienek abstentzioaren aldeko deia egin zutenetik hala izan behar zuen, baina ETAk bere boikota Isaias Carrascoren hilketarekin zehaztu duenetik abstentzioak edo botoa emateak zentzu are zehatzagoa hartuko du gaurkoan.

Auzitegi Nazionalaren atzaparretan (I. Uria, A. Albisu eta T. Auzmendi)

Iñaki Uria: "Estatua herritarra babesteko egitura bat da. Baina kontua da Espainiako Estatuak gu ez gaituela babesten, ez gaituela tratatzen herritar gisa. Gu etsaiak gara. Etsai gisa tratatzen gaituzte". Ainhoa Albisu: "Niri hain harrigarria iruditzen zait, amets batean...

'Egin' eta Oraineko langileekiko elkartasuna

Hedabideetako 250 langile inguruk sinatu dute dagoeneko Egin eta Orain S.A. enpresako langileekiko elkartasun-agiria. Espetxeratutako lagunei euren babesa adierazteaz gain, 18/98 auziaren "bidegabekeria" salatu dute sinatzaileek. Horietako batzuk Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean...

Maite Aristegi: "Arriskurik handiena une honetan apatia da"

"Auzitegi Nazionala zigortzeko da, ez justizia egiteko. Ezin da epaiketa izan denik esan, zirkutik hurbilago izan da auzitegitik baino. Epaiketari zelofan juridikoa ezarri diote, inork ez du zigortzeko frogarik ikusi. Pertsona hauek –18/98 auzian epaitutakoak– zigortzeko itxurakeria antolatu dute".

Kale itsuaren aurreko galderak

Zer pentsatzen ote dute herritarrek Euskal Herriko etxe ugaritan bizi den sufrimenduaz? Oso desberdin pentsatuko ote dute bloke espainiarzalekoek -PP eta PSOEkoek- eta bloke abertzalekoek gehi Ezker Batukoek? Edo akaso banaketa ez da hori eta ETAren biolentzia onartu eta onartzen ez dutenen artean dago lerroa? Edo banaketa Estatuaren biolentzia zikina -garbia ere ba ei du eta- onartu eta onartzen ez dutenen artekoa ote da?

Nekearen aldarrikapena

"Jenio bat gezurtatzea izan badaiteke ere –Ovidioz ari naiz–, esan behar dut NEKATUTA nagoela. Betiko erroreak errepikatuak ikusteaz. Eta hobe litzatekeela abstraktua eraikitzean zehatza suntsitzen dutenak ere nekatuko balira, eta nekadura aktibo bat zabalduko balitz euskal herritarren artean. 18/98 edo Egunkaria auzien inguruko bidegabekeriek eta bidegabekerioi eman beharreko erantzun higatuek ere –batzuk bolbora usainekoak– seko nekarazi gaituzten banakook agian deituta gaude XXI mendeko Euskal Herria –ez duena zertan izen hori, ez beste edozein, eraman– eraikitzeko".

Fermin Muguruzaren argazki liburua eta DVDa

Batzuen artean::Fermin Muguruza Talka orrialdeak ::200 + DVDa prezioa ::20€

Pentsamendu askatasunaren ilegalizazioa

EAE-ANV legez kanpo uzteko erabili daitezkeen bide desberdinez luze hitz egin da azken asteetan. Martxoko Espainiako hauteskunde orokorretarako gauzatutzat ematen da jada eta jardun politikoaren –Garzon bidea– edo hauteskundeetan zerrenden inpugnaziotik etorriko ote den eztabaidatzen da batez ere. Gobernuak Estatuko fiskala ere xaxa dezake, auzitegietan ilegalizazio bideari ekiteko, baina aurrez aipatutako lehen bi bideak hobesten ei ditu Espainiako Gobernuak, laburragoak eta samurragoak direlakoan. Hiru hilabete besterik ez da falta Espainiako hauteskunde orokorretarako, eta egoerak asko aldatu beharko du aipatzen den eszenatoki hori desegin dadin.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys